IDATZIAK
2022 - 02 - 05
Pasarte goxo baten akorduan
Ezinbestean sumatutako ezpainak
Irri goxoa atzetik etortzen zaidalarik
Ezer gehiago pentsatu gabe ere
Besarkatzen gara jada parez pare
Arratsaren usainak inguratuta gaituela
Begiak ireki ditugu siestatik
Bestea aurretik izan arren ametsetan
Zer egingo dugun jakin gabe oraindik
Mendia dugu so eztirik ezti
Zeru aratzak zaintzen gaitu gaurkoan
Askaria prestatuta hor goiko belarpean
Eseriko gara
Lasaitasuna neureganatzen dut
Zure artean kokatzen nauzun aldiro
Ostera ere nire gorputza zure besoez
Inguratuta Ilunabarra amodioz
Ikusi dezagun ia malkotxo bat isurtzean
Esker onez barrukoa sartuko zaitudalarik
Gu soilik sentitutako muxuen josketan
Erotzen nauzunean plazeren gailurra ikusten dut
Besarkatuta gaudela trostan igotzen gara
Ohearen gozamenez sortutako sumendira
Askotan esateko adoreak gauak ematen didana
Belarrira goxo-goxo esango dizut beste behin
Lotarako deia jaso orduko jkinda edukiko duzu dagoeneko:
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)