IDATZIAK

2022 - 02 - 11

<< ATZERA


Laztan batetik sortutako desira

Lo nagoenean murgiltzen naizen berotasuna

Orain ere antzekoa da

Elkarrekin osatu baitugu siestaldia

Jarraian elkar muxukatuz

Mendira joteko


Ez dago ia inor egun aratz honetan

Baten bat txakurrarekin etorri delarik

Bizkaiko eukaliptoak datozkit burura

Asteko zazpigarren eguna bailitzan

Eta gu belarpean eserita gaudela

Etxetik kilometrotxoetara baino gertu

Non zu zaitut ene paradisuaren islada


Ekia beheraka doala gu etxera goaz

Afaria prestatzen zaudela irakurtzen jarriko naiz

Eta idatzi hau aurkituko dut zure eskuz

Kasualitateak existitzen ez diren bitartean

Zure begietan aurkituko dut ene maitasunaren zirrara


Bihotzak bat eginez

Maitasunaren patua errotuko dugu

Eroriz ikasten badaa oinez

Muxuez sortzen dira uneak

Aldiz, uneak jada badaude

Gu besterik ez gara falta

Ohean irritxoak eginez


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)