IDATZIAK

2022 - 02 - 25


Eguerdia delarik

Oraindik erdi lo naukazula

Irribarre goxo bat duzu dantzan

Begiak zabaldu orduko gailur erdia

Erabakitzen dugu lasaitasunez

Laztanekin jarraitzen dugu

Behar dena prestatuz


Muxu baten zoriona

Oinutsik belarretan gaudela

Gaur irribarretsu nago ene baitan

Goizean zure azalean marraztu dut

Eta dagoeneko ohartu zara

Irakurtzen gaituenak soilik daki

Zenbat maite garen.


Mendiko atzealde arrosak

Diskoteka xumea du gorriarekin

Laranjak dagoeneko etxerantz goazela

Ematen du seinale gure bihotz

Ene lasaienetan


Gauean ez bezala jarraituko dugu

Elkar muxukatuz eta barrena hasetuz

Horixe baita, maitea, unez une

Eskaintzen didazun zerutxo miresgarria

Zure barruan oihuka nagoela...


...Behin ere...


...Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)