IDATZIAK

2022 - 02 - 28


Miresmenerako gelditzen zaidan ametsa

Denbora luzez bizitako zoriona

Uneoro sentitutako pasioa

Zure begiradan murgiltzen naizenekoa


Egun aratza kanpoaldean

Ez dut kalera ateratzeko gogorik

Eguraldi onaz gozatu nahi dut

Ordenagailuan nagoela

Eta lehioak guztiz irekita

Arratsaren zaintzan

Bueltatzen zarenerako

Dena bukatuta edukiko dut


Atearen soinutxoa entzun

Eta maitea esan didazu

Giltzak mesanotxean utziz

Gaurko bainua elkarrekin?

Baiezkoa bion aldetik

Hasiera batean

Zure izerdia nire bainua delako

Ohean goxo gaudenaren antzera

Urez betetako bainua

Utz dezagun erabaki hori

Gure maitasunaren esku...


...Elkar behar dugunarekin

Muxuz, laztanez, pasioz

Gozatu dezagun

Gauaren amildegi ertzean

Hortik ikusiko baitugu

Izarrez jositako bainua

Oraindik afalostea delarik


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)