IDATZIAK
2022 - 03 - 11
Lasai dago dena
Ohartzen gara siestatik
Begiak iratzartzean besarkatuak
Aurkitzen gara loak hartu dugunaren antzera
Maite zaitudalako miresmenak zugana narama
Ortzian barrena egon zara menditik korrika
Bazkaldu aurretik emandako muxu goxoak
Bart gauean ohean ederki jolastu ginenekoa
Une hauetan zu erreparatzea erabaki dut.
Niri begira zaude irritxo bat eginez
Goxo-goxo sortu dugu gure artekoaren egokitzapena
Umoretik abiatuak
Arrarotasunarekiko ulermena
Enpatiaren zalantzarik eza
Maitasunaren patua…
…Eta eromenaren zentzua
Horregatik idazten dizkizut hitz hauek
Mihia ondo patinatuz
Zoriontsua izan dezan bera ere zure azalean zehar
Zuk erakutsi baitzenidan jolas hori
Gorputzak biluzik oreka bilatuz
Eta istorio hau oparoa izan dezan
Gure amodioa uneoro bilakatuz
(Eugeni Alzibar)