IDATZIAK
2022 - 03 - 16
Bakarrik egon nahi izatearen zoriona
Zureekin joan zara egun pare batez
Nik eskatu baitizut mesede hori
Ez da ez zaidala gustatu.
Askea naiz, gara, maitea
Gaua da dagoeneko Tolosaldean
Bideoak editatu ditut lasaitasunez
Oria ilunabarraren ispilu zen
Eta ilunabarrak xurgatzen zizkidan malkoak
Bigarren Mundu Gerra, Polonia....
Hori guztia dut orain motibazio
Eta zu ondo egongo ote zaren
Zalantzaren atsekabea ere bai
Presente daukat
Arreba Eiderri deitu diot etor dezan
Bera saiatuko da zure huntsunea betetzen
Errudun sentitzen naiz alde batetik
Ondo zaude? Ez dizut idatzi nahi
Ikusiko zaitut igande gauean
Iritzi goxo bat izan da
Eta zure leialtasuna erakutsi didazu
Baina hortik aurrera
Askeak gara...
...Baina...,
Malkoen sumendia berriz
...Beti izango gara gure buruaren jabe
Nahi duguna egiteko askatasuna izan
Maitatzeko itxaropenean murgildu
Itzultzen zarenean elkar jan gaitezen
Itxaroten ari natzaizu
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)