IDATZIAK
2022 - 03 - 23
Ikusi zaitudanean, bihotza
Mendirantz gindoazela irudikatu dut
Aurretik nire senideekin bazkalduta
Eta ondoren nire ohea zenaren gainean
Erdi lo eta laztanez laztan egonda
Ez baita lehen aldia hau egiten duguna
Adarrak esandako mendekua
Egun aratz batean hara joatea da
Atzo joan nintzen eskolara
Eta eguraldiaz gozatu behar dugu ere bai
Belarraren sendotasunak
Zugana dakar gaur nire miresmena
Zeru-ertzaren lasaitasuna daukat
Barneraturik bizitzak
Horrela eskatu didan lez
Gero tortilla ederra prestatuko duzu
Nik azterketa ereduak egiten ditudanean
Inongo presarik gabe
Erantzuna markatzen laguntzeko
Nire eskua enpatiaz ordezkatuz
Afarian ere keinu goxo hori
Nabaritu dizut ni begiratu
Eta maitasunez irri egiten didazunean
Ohean daude uneoro emandako muxuak
Gure zain
Eta horiek dira gure amodioaren seinale
Erregetxo baten antzera naukazulako
Eta gauzak nik esandako eran egiteko
Jolas konstzientea
Nolakoa zaren guztiz onartzen dudan bitartean
Nor bere burutik hasita...,
...Muxu eternalak dira orain
Bibrazioak sortutako oihuekin
Isilduko naiz benetan
Zerbait esateko:
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)