IDATZIAK

2022 - 03 - 24


Kontrako norabidean

Joatearen sentsazioa daukat

Azkenaldian askotan ikusten nauzu

Mahaian papelez beteta

Aurpegian nabari dizut zirrara

Azterketeen eredu ederrak dira

Benetan gainditzen lagunduko didatenak.


Arrastian izan da non etxeko gauzak

Egiteko probestu duguna

Ustekabean pasa da denbora

Lehen Mundu Gerra amaitu dudanean

Ea geratzen zaizkidan bakeen adospenak

Tamalgarri da gehienak ez gogoratzea hortaz

Euren aintzindariak baikara

Eta esker on osoak eman beharko genieke

Beraiek pasatakoa guri ez uzteagatik

Dena inkonstzienteki

Normala den bezala


Iluntzean balkoian aurkitzen gara

Egunaren eroriera ikusiz

Miresmenez jositako unea

Ni lasai egoten ikasia

Bare nagoelako esker ona

Zer gertatuko ote den

Izkutuko malkoez izkutatua

Inor gaizki uztearen pentsamenduz

Atsekabetzen naiz gero eta eroago

Beroago

Horregatik nago horrela gauetan

Zure epeltasunera naramazulako

Kezka horiek euri bilakatzen dira

Malkotan babestuz eta...


Malkoak dira, bai, nire baiten sumendia

Egunak kenduz eta hara sartuz

Baikortasunaren menpe bizi nahi dut


Ni naiz, bai,

Oker joatearen beldurra duena

Ni naiz, bai,

Ausarditik indarrak ateratzen dituena

Ni naiz, bai,

Marrazkiei esker lojikak zentzu bihurtzen dituena

Ni naiz, bai,

Egunero ikasteari plazerra ateratzen diona

Ni naiz, ni naiz, ni naiz...


Babesten nauen besarkada bakoitzean

Maite zaituena


(Eugeni Alzibar)