IDATZIAK
2022 - 03 - 29
Zer naiz ni zu gabe
Gogora datorkit zu baino lehen
Kantatuko nituzkeen aldiak
Oparotasunean jakin gabeko patua
Aspaldian itxaroten nengoen bakea
Ikasten ari naizela jabetzen naiz, bai
Paperetatik jasotako plazerak
Eta Historiak utzitako azken lausoak
Non dago nire herria
Esan zuen Eñautek Gabrieli esker
Hala eta guztiz, zortekoa ni
Zu baitzara nire herria, maitea
Lilurarik ez
Nahikoa daukagu garenari esker
Jokabideak ikastera eta aztertzea
Pasiotzat dut dena ondo ateraz gero.
Maite zaitut
Zure bazterretara naramazulako uneoro.
Gauetan amodioa eginez
Edo mendira joandako arratsetan
Beti topatzen zaitut...
...Ikasten egon ostean
Zure laztanek barneratzen dizkidatelako
Kontzeptu guztiak
Eta ustekabean ohartzen naiz
Beste egun zoragarri bat
Jada igaro delarik
(Eugeni Alzibar)