IDATZIAK

2022 - 04 - 05


Denak bustitakoa kanpoan

Gu sortutako euria da orain

Ohean goxo-goxo mantentzen nauzulako

Zure barruan urtzen naiz

Muxuz muxu, ortzimuga gertuago ikusiz


Bainutik logelarako bidean

Jolas xume eta irrifartsuak suertatzen dira

Oraindik ohetik emandako bueltak

Bata bestearen gainean

Biluzik, aske...


...Aske idazten ditut

Lerro hauen gogoeta sinpleak

Baina esanguratsuak aldi-berean...


...Argia naiz,

Bizia naiz

Lasaia naiz

Kezkatia naiz

Askea naiz

Nirea naiz

Zurea naiz

Eroa naiz

Beroa naiz...


"...Ni naiz..."

Jarri duzu

Sarbiderako errepasoa

Egiten ikusi nauzunean


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)