IDATZIAK
2022 - 04 - 11
Zerua erori denean
Larre batean geunden gustura
Irriek emandako zoramena
Lehen geografia errepasatzen egondakoa
Mundua daukadala eskuragarri
Sentsazio hori dut behintzat
Hilabete ere ez da gelditzen probarako
Ilunabarrean erreparatutako muxuan
Biak bat eginda islatu gara
Etxerako bueltan Baldorba
Entzuten ari ginela lasaitasunean
Zera esan didazu:
“...Gauean nahi baduzu errepikatuko dugu…”
Itxaropenaren seinalea eta
Zure begien lausoa:
“…Baina horretarako lotsarik gabe eskatu behar didazu
Hala ere…
…Zuk beti dituzu baiezko guztiak, maitea…”
Pertsona izatearen normaltasuna
Argibideen zentzua
Eta erotuta egotearen ohikotasun
Zentzuena
Ohean gaudenean ere
Berotasunean murgiltzen nauzu
Ezer eskatu gabe sekula
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)