IDATZIAK
2022 - 04 - 20
Zenbaitetan amestu ote nuen
Maitasun baten balada
Uka ezina zentzu guztietan
Ni laztandutako bidaietan blai
Oraindik bart gaueko ezpainak
muxukatu ditzakeedala.
Eguzkia ataria babesten
Loreak ikusi ditzakegu inguruko balkoietan
Etxean gelditu nahi dut eta atera zaitezke
Baina ezetz esan didazu goxotasunez
Gauza batzuk egiteko probestuz
Ni bezala
Iluntzean Historia bukatu dudanean
Zeruaren gidoi gabeko filma
Ikustera atera gara
Egunak doazela oharkabean
Konturatzen naiz jadanik
Sarbidea gertu dago
Eta...
...Zorionaren malkoak...
...Eta nik lerro hauek idazten jarraitu
Bitartean lasaitasunean murgilduko naiz
Irriari negar eginez
Zein malkoei algarekin zainduz
Ni naizena hausnartuz
Eta parean zaitudana
Zu maitatuz
(Eugeni Alzibar)