IDATZIAK
2022 - 05 - 19
Esnatu naiz eta begiratu zaitut
Lo egiten utzi dizut, lasaitasunez
Lepoa muxukatuko dizut gerora
Zuk esan baitzenidan gerora
Laztanez jositako unea
Nabaria da goiz euritsu honetan
Gaur etxeak zainduko gaitu
Eta irakurtzeko probestuko dut
Irakurketa hori,
Zure baitan idazteko
Barrurantza sartzen nauzularik
Ingurune ilun baten sentipenean
Zu bertan sentitzearen plazera
Maite zaitut
Eta ez ahaztu sekula, mesedez
(Eugeni Alzibar)