IDATZIAK
2022 - 05 - 28
Egunsentia bada ere
Oraindik atzokoa kontatu diezazuket
Maitasunez jositako goiza
Uneoro adimenez sentitu nintzena
Bihotz oneko jendea
Eta baketasun batean bizi dena
Amezketa maitea
Gelaz gelaz
Galdetzen zidaten zerbait behar banuen
Goxotasunez
Enpatia zen nagusi eskola hartan
Non beste leku baten sentitu ez nuena
Beso onetan nengoen
Eta haiei esker da, bai
Zoriontasuna areagotzeko arrazoia
Komunera joateko prest egotea
Laguntzeko maitasuna…
…Egunerokotasun baten sentsazioa…
Adi zeuden
Ni ondo egon nezan
Malkoak nituen bihotzean
Haurrak ikustean
Ni hartzeko muxua
Haiek erakutsitako baliabideak
Eta…
…Irriz zein negar-zotinka
Esan nahiko nieke
Pila bat balio dutela,
Eta izugarri maite ditudala
Maite ditut, maite
Irakasleen bazterrak
Haurrak izkutatzen direnean
Zer izkutatzen duten jakitean
Orduan muxukatzen zaitut
Zumadik nigan izandao maitasuna
Hausnartuz
(Eugeni Alzibar)