IDATZIAK
2022 - 05 - 30
Amodioa eginez hasi dugu eguna
Goiz iratzarri gara elkarren besoetan
Hori dena pentsatuta ez egon arren
Kanpoko txoriek abisatu digute
Gosaltzera lasaitasunez joateko
Izaskun etorriko da nire bila eta
Maitasun osoz
Oraindik ezin dut ahaztu han bizitakoa
Irribarrea, maitasuna…
Atzo igandea zen eta beraiekin ere hitz egin nuen
Konfidantza osoa eduki dute nigan
Malkotan egon nintzen horregatik
Etxean, bakarrik
Haurren muxuak oroituz
Eta irakasleen goxotasuna laztanduz
Lo egin aurrekoa polita izan zen
Kontzertua eman genuen
Gu gozatzen ari ginela
Zoriontasunak isurtzen ninduen
Zu muxukatuz, Tolosan gaude
Eta nire irudimenaren albo batean
Ene bihotzeko Amezketa
Nire zaintzan zein esperoan
Herria itxaropenez betea
Nire garunak hau esan zidan, maitea:
“...Iritsiko naiz, aurkituko zaitut…”
Ezaguna zaizu, ezta?
Zeharo, noski
Nik ere beraiei hori esan nahiko nieke
Baina ezin dut
Ez, negar egin gabe esaten ikasi arte
Baina emozioak dira
Eta hitz hauek partekatuz arnasa hartzen dut
Haiei klasean esan nien bezala
Jada ez dago sarbiderik, ez probarik
Herri txiki hori gaindituta zapaldu dut
Eta, bestela, konpentsa maitagarria
Izango zen
Lo zaude jada
Eta nik ere zure besoetan murgilduko naiz
Ametsetan elkarrekin nabigatu dezagun
Maite zaitut
(Eugeni Azibar)