IDATZIAK
2022 - 05 - 31
<< ATZERA
Kalea hutsik egon da
Kalea hutsik egon da
Siestan egon garen bitartean
Ez dut lorik egin
Baina begiak itxita egon naiz
Zure besoetan, lasai
Ez dut aurkitu oraindik
Samin zoriontsuaren giltza
Ez dut malkorik jada
Hala ere, beraien goxotasunak
Zaintzen nau
Eta orain aingerutxoak bilakatu dira
Nire amets guztiak hausnartzeko
Lasai nago
Ziurrenik han egingo dudala
Argazki sesioa
Amezketa ederra baita
Baina ez nuke beraiek gaizki sentitzerik nahi
Ez hori egiteko beharra baldin badut
Gauean zure muxuek
Behar nituen erantzun guztiak
Eman dizkidate
Orain bai dudala garbi zer egin behar dudan
Baina aurretik zerbait esan nahi dizut
Gauza guztien gainetik hegaka dabilena:
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)