IDATZIAK
2022 - 06 - 07
<< ATZERA
Nondik gabiltzan ez dakigunean
Amodioa egiten ari garela esan nahi du
Elkar maitattuz, babestuz
Nor bere bidean aurrera doan arren
Beti gurutzatuko gara edozer esanez
Miresten zaitut, maitea
Lasai nago jada, sartu naiz
Zure barruan sartu naiz gauaren antzera
Hark bezala
Unibetsitateak ere barrura sartu nau
Inortxok ez luke jakingo ostekoa
Zoriontasunak helarazitako malkoak
Amezketatik Larraulera joateko
Bihotz oneko jendeak maite nau
Beti laguntzeko prest
Baina amodio horren isladan
Zu zaude
Eta horregatik gauetan lo zaudela
Entzuten didazu maite zaitudala esanez
Horregatik gaurko eguna ere
Ez nuke sekula bukatzerik nahi
Horretarako zure besoetan lokartuko naiz
Malko batzuk isuri ondoren, nire kaxara
Hor zaudela nire esperoan
Jakinagatik
(Eugeni Alzibar)