IDATZIAK
2022 - 06 - 14
Esnatu naizenean
Inguratzen nauen zoriontasunaz ohartu naiz
Eguzkia zeruaren zaindari
Eta goxo-goxo prestatuko nauzu
Koldok hartuko nau Larraulera joateko
Eta bai, maitea
Hau da ohean trostan ibili ostean
Ilunabar honetan kontatu nahi dizudana:
Umeen irria eta haien sentimendua
Jasotakoa dut kolkoan
Eta emozioak malkoz margotzen ditut
Adinen anabasa izan da espabilatu didana
Elkar lagunduz gure harrobia sortu dezakegu
Norbere burua babestuz, maitatuz
Gaurkoan ere egon dira nigan pendiente
Maitasun osoz
Ea zerbait behar banuen ere
Maitasunez laguntzeko
Gaur egin didaten oparia
Ez dit inork kenduko
Maitatutako ikasleak
Irakasleek eskainitako bihotzetan
Gorde ditut
Haiek baitira sekulako baloreak eman dizkidatenak
Izugarri maite ditut
Hala ere, beraiek esan didate
Orain negar egiteko, hunkituta
Lo zaudela
Malko gabe zure besoetan
lokartzeko….
…Amodioa eginda dugularik
Maite zaitudala esateko
(Eugeni Alzibar)