IDATZIAK
2022 - 06 - 15
<< ATZERA
Zentzua den dena
Arrarotasunetik hasita
Zenbat negar, zenbat min
Zu maitatzerainoko hainbat samin
Baina gaur Benito izan dugu kotxean
Orlegia kristaletik ikusi bitartean
Maiteminez jositako lasaitasuna
Zein bizitze ulertzeko hainbeste era
Nor bere sormena, nire izaera
Ikasten hasiko naiz, pasioz
Inongo mamurik gabe
Nire inguruan
Haurrak izatea nahiko nuke
Nire antropologia
Ostera pedagogia batean oinarrituz
Beraiek ere gizartea baitira
Zentroa, nukleoa
Ardatza
Eta, mesedez
Ez nituzke larritasun batean jarri nahi
Zoriontasunerako bidean ez bada
Iluntzean lasai egoteko esan didazu
Ni naizela zure umetxoa
Eta nik ere badakidala zer den ume bat
Gauetan bezala
Goxo-goxo egiten dugunean
Kanpoan kalea dagoelarik
Gozatzen jostatzen gara gure kontzertua emanez
Ohe gainean gaudelarik
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)