IDATZIAK

2022 - 06 - 16


Egun bakartia duzunean

Sekula jakin gabeko maitasuna da

Lotzen gaituenaz ohartu naiz

Eta zuk egin duzun antzera

Nire atsekabea lokartu dut

Goizaldean eguna ilun dago oraindik

Eta besoetan hartu nauzu ohean gaudela

Goxo-goxo, muxuka hasi dugu eguna


Maitasunerantz doan bidaiarako ziren

Oparitu zenizkidan laztan hurak

Gaur unibertsitatean egon naiz, maitea

Eta datorren urtean berriz eguntxo bat

Gorde nahiko diet Larraulgo maiteei

Aitak esan didanez,

Beti daudela salbuespenak maitatzeko

Eta baimena izanez gero,

Joango naiz, bai

Lana ematera zein niretzat ikastera


Orain, ordea

Maitasuna egin dezakegu

Dena hitz eginda, lotuta dagoelarik

Elkarren gorputzetan biluztuko gara

Elkar elikatuz hasetuko ditugu

Gure nahiak

Gauero-gauero maite zaitudala

Gizarte honi kutsatzeko

Inongo lotsarik gabe

Kale erdian, irribarrez

Zurea naizela eta nirea zarela

Adieraztean

Bakoitzak geureak garela

Sinisteko


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)