IDATZIAK
2022 - 06 - 19
<< ATZERA
Lasai egoteko gogoa
Lasai egoteko gogoa
Behingoagatik bada ere
Itsasoa laino dago
Izan da bazkalostean
Entzun dudana
Gaur triste nago
Negar egiteko gogoek
Sabela korapilatu didate
Baina ez dizut kezkatu nahi
Eskoletara joaten jarraitzeko
Asmoak baititut
Hori suertatuz gero
Ez zitzaidan batere gustatu
Gauean entzun behar izan nuena
Baina, lasai
Aitak esan dit egun solteak direla
Kasurik ez egiteko
Eta bizitzaz gozatzeko
Unibertsitatera ere gozatzera joango naizela
Eta beti izango direla
Salbuespen maitagarriak
Orain, ordea…
Ni al naiz erruduna?
Hala sentitzeko ohitura daukat
Blokeoak, hitz jasangabeak
Baina Ingelesaren Oihanean
Beti jaso dezaket ezusteko oparia
Hark dena ulertzen baitu
Eta hau ez kontatu arren
Bere ulemenaren mesfidantza
Etsai maitagarritzat daukat
Afalostean irakurtzen jarri naiz
Besterik gabe
Irritxo batekin besarkatzen nauzu
Harrikoa bukatutakoan
Saminak ez dizkit hitzak ateratzen
Ohearen gaineko koplari eaker
Muxuz josi dizut gorputza
Eta biok ireki dugu iturritxoa
Ustekabean
Elkar gozatuz eta dena ahaztuz
Ahaztuz, bihotza
Arestian esan ezin nuena
Lo aurretik xurxulatzeko
Goxo-goxo:
“...Ni zu zaitut maiteago…”
Horixe izan da
Zure besoetan nengoela
Munduko samin guztietatik
Babestu nauena
Eta zu zara, bai
Uneoro altxorrez josten duen
Gure maitasuna
Zoragarria zara
(Eugeni Alzibar)