IDATZIAK
2022 - 06 - 21
Lokartzen garen bitartean
Zure azala laztantzen dut ohitura bezala
Zuk nirean murgiltzen zaren heinean
Kanpoko iluntasunak mendia babesten du
Hara joan zara zu, arrasti partean
Ni etxearen zaintzan gelditu naizela
Programazioa ixten, udara osorako
Baketasunak dakar hauspoa
Behin maitatutakoa betirako izan daiteke
Gure artekoa bezala
Txoriak ageri ohi dira goizero-goizero
Erandion sortuko den familia bezala
Maitasunez hartuko nautela sentitzen dut
Eta hunkituta nago, hark esan baitit
Nire beharrak eurenak ere izango direla
Enpatia nagusi da hemen ere bai
Eta soilik gezi urdinetik hitz egin da
Maite ditut jada
Hala ere, maitea, zer da gaua?
Gaueko iluntasunean hitz egiten dugu
Amodioa eginez
Zu zara, bai, ilargi betea
Merezi duen hori, oso-osorik
Behingoagatik jabetu gaitezen errealitateaz
Eromenik gabe ez baitago ulermenik
Eta ulemenetik maite dugu elkar...
...Enpatiaz jositako mundu bat eraikiko nuke
Zure alboan
Gauetan egiten dugun amodioarekin ordainduz
Hori delako nire bizitzako samina...
...Mina bezain laztana
Zeren...
...Zeren ez bazaizkit hitzak ateratzen
Zu alboan zaitudalako da
Hainbeste miresten zaitudalako
Benetan maite zaitut eta.
(Eugeni Alzibar)