IDATZIAK

2022 - 06 - 22

<< ATZERA

Zoriontasunetik datorkidan izpiak

Ez dit inoiz hutsik egin

Oraingoan zeharo oparitu dit

Inola ere esperotako zerbait

Emaitza jakin nuenetik hilabete

Pasa den arren

Inork ez dit ostuko barruko emozioa


Leitzaranek ere zoriondu dit

Hara joan gara arratsaldea pasatzera

Eta belarretan egin dugu apats

Nire barrena erlaxatuz, arnasa hartuz

Uneak gozatuz

Egunak dakarte zoriontasuna

Gaurkoa biziz are gehiago hasetuko naiz

Gauero lez

Betidanik hegan egindako izarra

Niri izatea egokitu zait

Zure gainean jartzen nauzularik

Eta aldrebes


Ilunabar goxoan emandako muxua

Elkar besarkatzera garamatza

Hau idatzi ostean afaltzera joango gara

Goxotasunez egindako guztiak du

Ohe gaineko kontzertuan uholde

Inoiz jakin gabeko mesfidantza

Lo egin aurretik oroitzen dudana

Muxuz jositako gure enparantza

Zein laztanez sortutako kaleak

Itsasoa dute helmuga

Betiere ulertuz, hausnartuz

Besteak zer behar duen

Gureak beteta baditugu jada


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)