IDATZIAK

2022 - 06 - 26

Aspaldi batean

Zekeneena nintzela sentipena nuen

Inguratzen ninduten jendearengatik

Oraindik ez dakit

Jeloskortasuna, inbiria...

Baina ez nintzen ni

Ez zidaten izaera berpizten uzten

Barruko lorea zimelduta eraman nuen

Lau urtez


Orain hemen nago, zurekin

Lasai egon naiz gerora

Baina gauak badira oraindik

Mamu horiekin amesten ditudanak

Eta lagun hark esan zidanez

Normala dela

Urteak pasa ahala desagertzen

Joango dira


Une hauetan zoriontasunean

Sentitzen naiz bere osotasunean

Lehen ere hala nintzen

Baina orain malkoak dira maitasunez

Itsutzen nautenak

Unibertsitateak barrura sartu nau

Ustekabean, ezustean

Eta une hauetan jabetzen naiz

Ez nuela inondik inora espero

Eta hala gertatu da

Ametsa errealitate bilakatuz

Popatik hartzera iraganeko mamuak

Beti maitasunez, ez dut inor mindu nahi eta.


Afalostean irakurtzen aurkitzen gara

Sofa goxoan, gurean

Begiradatxo bat baino ez dugu behar

Muxuei hasiera emateko

Zuk osatzen baitituzu

Nire saminen tontor zoragarriak

Besotan hartzen nauzunero

Haietan urtzen bainaiz

Elkarri amodioa eginez

Gure sexuak muxukatuz

Laztanduz

Oihuekin musikatuz

Eta muxukatuz

Irribarrea sumatzen zaitut

Ilunpean

Iturritxo hasetuan murgiltzen garen heinean

Zu zara nire oparia

Nire altxorra!

Eta malkotan blai besarkatzen zaitut

Behin baino gehiagotan

Nire ametsak egi bihurtzen dituzun

Bitartean


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)