IDATZIAK

2022 - 07 - 10

Gereizpea lasai dagoelarik

Poztasunaren baitan aurkitzen naiz

Logelako leiho ertzetik,

Siestan zaudelarik

Irakurtzen jarri naiz

Bizitzen ari naizen egonaldia

Maite ditut

Alaitasuna, muxuak, haserreak...

Horiek guztiak umorea ere badira

Baina gizarteak jarrai dezala ulertu gabe

Soilik eraikitzen nauen mundua zaintzea tokatzen zait

Neurekoia izan barik


Arratsaldeko barealdian

Nabaritu ditut haien goxotasuna

Muxukatzen zaitudalarik

Enpatiaraino bidaiatzen dut etengabe

Denok gara familia sendo bat

Eta askok ideolojia horretatik at dauden arren,

Hala da, maitea

Eta hori denok dakigun zerbait da


Amodioa eginez

Udako kontzertuen biran murgildu gara

Ohe goxoa oholtza goxoena dugula

Elikatzen gara elkar

Laztanez laztan

Irakaspen ederra zara niretzat...


... Horregatik...


...Malkoak isurtzen ditut izkutuan

Jada ez dakidalako nola eskertu

Gu bion artean dagoena


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)