IDATZIAK

2022 - 07 - 11


Eguzkiak sentsazio onak dakartza

Ezinbesteko kabia

Sortzen dugu zuhaitz guztietan

Igande lasaia

Non arrastian paseora goazen

Planak banatuta

Goxotasunez jositako egoera

Izan zen familia hura egin genuenean

Eta dena hondartzara joan zirelako


Orain, ordea

Guk sortutako enborra dut gogoan

Betirako dirauen gure maitasuna

Ezin askatutako nire sentipena

Guztiz


Orain ez, laztana

Sartu gaitezen elkarren barruan

Haiek esan baitidate oihurik goxoena

Haiei eskeintzeko

Beraiek dira ene bizitzako irakaspena

Askok jakin gabeko ulermena

Eta alaitasuna

Arraroena ere normaltzat hartzeko gaitasuna dute

Eta jada ez ditut hitzik

Behar den bezala eskertzeko


Horregatik, gauero

Euria dario nire begietan

Betidanik desiratutakoa

Errealitate bilakatuz

Iritsi naiz…


…Zu maitatzera

Muxukatzera

Zaintzera


Eta ilargi betea ekartzera


(Eugeni Alzibar)