IDATZIAK
2022 - 07 - 13
<< ATZERA
Zerua ikustean
Zerua ikustean
Egun aratza dela ohartzen naiz
Ohean besarkatuta gaudela
Zoriontsu
Bart gauean emandako muxuuak
Zeharo hunkitu ninduen
Eskatu gabeko oparia
Zugandik izan zena
Gaur egun eder bat izango da
Beste bat
Non elkarrekin egongo garen
Eta beraiekin ere
Denok zainduko baikara…
…Maitasun izugarria
Sortu delako
Egunero gaudelako
Miresten zaitudalako…
…Eta gauak zutaz hitz egin didalako
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)