IDATZIAK

2022 - 07 - 19


Hiria herri bihurtuz

Irlara joatea erabaki dugu

Arratsaldea gurea delarik

Bazkalostea goiz izanda

Siesta goxo eta eder bat

Besarkatuak botatzeko


Santa Klara barkutik ikusiz

Zapaltzen dugu gerora

Leuntasuna da dena zure barrenean

Uretara joateko adorerik ez duzu behar

Lojistika arraroenak akaso

Normaltasunez egiten dituzu ni besoetan hartuz

Eta uretara eraman irritxo batekin


Etxeak ikusten ditugun heinean

Gozatzen ditugu oinak kresalaz blai daudela

Zeruaren urdina laranjaz bilakatuz

Eta gorriz

Baina etxaldean gaudenean iluntasuna nagusi da

Zurekin nagoelaren sentsazio maitagarria

Ohean nabaritu dut beste behin


Gaurkoa zoragarria izan da

Erosotasunak erotu nau

Zoro ederrena naizelako, garelako


Erotuta egotearen enpatiari esker:


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)