IDATZIAK

2022 - 08 - 01

<< ATZERA

 

Alai sentitzen naizelarik

Saltoka dut bihotza kantuetan zehar

Lasaia da giroa

Nire baitan egindako hausnarketak

Ez hain txikitan herri hura

Ezagutzeko ohorea


Izarretan nabigatuz egunez

joan gara Lizarraren kolkora

Maite dut hura ere

Han bizi bainituen amets pila

Aterpetxeak ekarritako jolasak

Oncinedak eman zidana


Liluragarria izan zen, maitea

Bakedanotik Zudairera joan ginenekoa

Familia bat ginen

Maitagarria

Non urte hauetan haietako batzuk

Bidean aurkitu ditudanak


Lakua izan da, ordea

Gaurko arratsak eman duena

Zeru urdina egon da gu inguratuz

Muxukatzen ginen heinean

Eta enpatia eszenatoki bilakatuz

Gauean izan da

Norberaren oihuak bota ditugunean

Ohean trostan ari ginela

Plazeraren mugak suntsituz

Mihiak elkartuz

Besarkatuak lo eginez

Zera ahaztu gabe:


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)