IDATZIAK

2022 - 08 - 04

<< ATZERA


 Ilun dago oraindik goiza

Baina esna nago jada lo zauden bitartean

Iluntasunaren zaindari

Muxukatu zaitut iratzarri naizenean

Dena dago bare

Eta zoriontasunak guztietaz kontsolatzen dit


Zurekin egotearen aldi berean

Bakartia naiz, gara

Goizean paseatzera aterako zara

Arrastian nonbaitera joan gaitezen

Lasai, kontutxo batzuk ditut eta

Ordenagailuan egiteko

Bazkalostean siestan besarkatuak

Egoteko


Mendiak ikusi daitezkeen bidetik

Joan gara paseoan

Lasaitasunez erreparatutako paisaia

Goxo-goxo emandako muxua

Kamino erdian

Maiteminez jositako uneak dira

Norbere kabuz lortu ditugunak

Enpatia landuz, ulermenez jota

Beteak egotearen mesfida

Elkarrekin gozatutako ezpainak


Gaua nagusi delarik

Kontzertuen bira maitagarria

Ohean gaudela

Oihu inprobisatuak konposatuz

Lo egin aurreko maitasunetik

Ametsetara hegaka joan gaitezen

Betirako dena

Eternitate osorako landatua baitago


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)