IDATZIAK
2022 - 08 - 05
<< ATZERA
Egun hartan igaro genuena
Saminean gordeta gelditu zitzaidan betirako
Bide gorri hura
Non bi herriak batzen zituena
Basilika batetik abiatuz
Lasaitasunez ere hura bisitatuz
Amodioz betea zen dena
Irri bat begirada bakoitzeko
Eta altxor bat ezpainetarako
Zoragarria zara
Muxukatzen zaitut mendiak ikusten direlarik
Trankil nago
Ezustean arratsa ilunabar bihurtuz
Etxera goaz tertulia lasaian
Isiluneak tarteko
Kantuz gozatzeko
Ederra da nortasun batetik
Abiatutako sentipenak batzea
Horregatik gau bakoitzean
Barruan sentitzeko zu
Aukera baitut
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)