IDATZIAK

2022 - 08 - 08

<< ATZERA

 

Ni kontsolatzea ez da batere zaila

Halace egin duzu zuk

Laztanez laztan, muxuka

Dena esanez

Gaur Bizkaia aldea ere ederra baitago

Izaro uhartean gaudelarik


Kantaurik bihotz bat osatzen du

Gure lurraldea maitatuz

Lekeitio besarkatzeko gogoak nituen

Zeru urdina presente delarik

Elkarrekin gozatzen dugu

Ilunabar batek baino gehiago

Etxera eramango gaitu

Soilik Bizkaia Maiteari adiorik egin gabe

Benito kotxean dugularik


Ederra dela esan dizudanean

Gurean ginen

Goxotasuna dugu hizpide

Gu, gu gara

Elkarrekin garenak lotzen gaitu

Talde eder horrek gomendatu zigun

Izarora joatea

Eta argazkiak bidali dizkiegu

Irudimenez

Ederrak diren heinean

Han ginela ohartu naiz...


...Ez zaizkit hitzak ateratzen...


...Ohartu naiz zoriontasunetik abiatua

Hobeto ulertzen ditudala gauzak

Egoerak

Erotuta nago eta hori ere enpatia da

Zu bezala

Arraroena ulertuz

Norberaren jabetasunari

Erantzuten diogu

Muxuen isladan murgilduz gero

Gauero maitasuna egiteko

Izaron egondakoaz

Aske bizitzeko


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)