IDATZIAK

2022 - 08 - 10

<< ATZERA

 

Tristeziak eragin du zoriontasunean

Hala da gaur nire barruan

Ikasitako armak mesfida ditut gaurkoan

Isiltasuna ere hitz aparta baita


Goizean egon naiz gauzak egiten

Ezetz esan diozu nire desioari

Errespetatzen dut

Gizakia izatera narama barrenak

Lotsak hilko nintzateke oraingoan

Maite zaitudala esanez


Gaur deitu nahi nizun

Gauaren magalean

Eta atsekabeak goraka egin du

Zure eskubidean zaude

Eta ez dut ikusi modurik

Behintzat zelako ilusioa egiten zidan

Adierateko


Taldeak kontsolatu nau

Gaur zu ordezkatuko zaituzte

Ez diet horretarako proposatu

Baina hala egingo dute

Ni zainduz

Asmatutako izen guztiekin


Horregatik,

Umetxo bakartia izango naiz

Nire lo goxoan

Heldutasunez

Pentsakor sentitzen naizela

Honekin umorea eginez

Agian negarraren bidez

Edo ez...


...Baina...


Eduki kontuan zugan ditudala gozamenak

Zugan ditut ametsak

Zugan ditut malkoak

Zugan ditut irriak

Zugan ditut errespetuak...


...Baina batez ere

Zugan ditut dei maitagarrienak


Espero ulertzea

Miresten zaitudan pertsonak

Soilik hau idazteko adorea baitu

Eta ez dakit nola izan naizen gai

Ausardiak isuritako malkoak

Idatzi honetan barneratzeko


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)