IDATZIAK

2022 - 08 - 12

<< ATZERA

 

Arnasa hartuko dut lasai egon nadin

Maitasunetik helarazitako zerbaitek

Zerupe guztietan bidaiatzera narama

Isiltasun batetik bada ere

Bihotz baten desira

Noraezean sentitutakoa

Idatzi honetan


Mendi hurbil bat arratsa gozatzeko

Urguletik ikusitako bistak

Triste nagoela ohartarazi dit

Zurekin nago, bai

Baina une hauetak nire kasara

Bizi nahiko nituzke

Beti ere maitasunez

Zu muxukatuz


Patuak eramango nau edonora

Zer gertatuko ote den jakin gabe

Zure alboan jarraituko dut

Uda luze honen ostean

Etapa zoragarri bat datorkit

Ilusio osoz

Eta kemenez aterako ditut

Aurrera joateko

Ahalegin guztiak


Kontzertuak barne

Gauero oparitzen dizkidazun plazeran

Betetzen banaute

Zuri esker da hori guztia

Milaka ostadarrez ateratako zaporeak

Zugan sortu ditut barruan ninduzula


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)