IDATZIAK
2022 - 08 - 16
Suetara gindoazela
Urduri jarri nintzen
Txispa batek sortzen du zirrara
Eta gu haren sugarrak gara
Etxean jartzen ikusi didazu
Ezinegonak suntsitzen nau
Hondartza oraindik berdin egonda
Ezustean ikusten ditugu
Antolatzaileak txaleko laranjaz
Niretzat, ordea
Epaimahaia osatzen dutenak
Pablo lagunak du horren jarraipena
Neskatxa bat
Benitok esan zuenaren antzera
Dama gazte xarmant bat
Eta hura zen une hartan, bai
Epaimahaiaren lehendakaria
Guztiz asmatua
Su bakoitzaren eztandak
Iluntasun batera garamatza
Handik gutxira entzuten dizkiogu
Elkarri eragindako plazeren oihuak
Ohean gaudelarik
Orain gu gara
Amodioaren lehendakaririk hoberenak
Non amets ero bakoitzean
Xurxulatuko dizut aldi berean
Esna nagoela:
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)