IDATZIAK
2022 - 08 - 18
Uda malkotan dagoela
Goxo-goxo sentitzen naiz
Zure besoetan
Bertan dut babesleku
Nik ere negarrez egon bainaiz
Zu oraindik ez zinela
Ez zintudan malkorik
Erakutsi nahi
Emozionatuta nago
Etapa berri bat nire zain da
Oparoa omen da bera
Maitasunez hasiko naiz
Irailetik aurrera
Orain arte bezala
Izan ere, triste nago
Denok zarete errealitatean
Ni horren pozik ikusten nauzutenak
Baina nire amak,
Zer esango zuen berak lorpen hauetaz?
Irribarrez ikusten dut
Irudimenean
Orain dela urte batzuk joandako zaintza
Maite zaitut, ama
Gogorra naiz
Ahula
Baina beti aurkitzen dut irtenbidea
Eta berak badaki ere
Gauero jo eta ke aritzen garela
Ohean biluzik
Zurekin ez baitago
Iturri hobeagorik
Gau honetan ere gozatu
Nahi zaitut
Berdina esanez
Belarrira
Ala agian ahopeka
Saltoka zaitudala
Nire gainean
Amatxok ere esango baitzuen
Zoragarriena zarela
(Eugeni Alzibar)