IDATZIAK

2022 - 08 - 30

<< ATZERA

Maite zaituen islada batetik abiatuz
Eskubideen aukerak datozkit gogora
Pozik egotearen mesfida
Atsekabearen lilura
Aukeratzeko erabakia
Zein askatasunaren oztopoa

Unibertsitatera joango naiz
Gutxik ulertzen dute hori ere
Niretzat opari bat dela
Bide luze bat agertzen zait parean
Bertan finkotasun batean oinarrituz
Ni naizen hori muxu guztiekin maitatuz

Liburuxka han gelditu da, ordea
Ez dut eduki askatasunik erabakitzeko
Oraindik garaia ez izan arren
Baina nirekin edukitzearen ohorea
Etxean lasai ukitzeko ilusioa
Informazioa irakurtzeko jakinmina
Eta azkenean atsekabeak eragindako 
Tristura

Hau dena
Ohean gaudela kontatzen dizut
Gertaera hauek egiten didate enpatikoago
Berezkoa nuena baino
Egunez egun gehituz zu muxukatuz
Eta etzanda egiten dugun hori
Oihuekin musikatuz
Begiratzen zaitudalako soilik 
Jabetzen bainaiz zelako altxorra dudan
Egunez egun
Besoen artean zainduz

Zoragarria zara

(Eugeni Alzibar)