IDATZIAK
2022 - 09 - 12
Aintzina batean mirestutako zerbaitek
Etorri da nire bila, goizean goiz
Urte haietatik tarterik ez balego bezala
Maitasunez osatutako pertsona
Eta goxoa, helmugan jaso didana bezala
Ezagutu dira, une batez izan bada ere
Eta horrek borobildu du nire gaurko eguna
Zoragarria
Errutina berrian murgildu naiz
Hori izango da nire egunerokotasuna aurrerantzean
Goizetara itzuli naiz
Eta ez, ez zait batere kostatu, maitea
Hori baitzen isilean neraman kezka txiki hura
Gaur osatu dugun koadroa maitasunetik eginda baitago
Gauero-gauero gu biok egiten dugun antzera
Lilurarik ez, edo gaua eta ni?
Ze musika ote dagokio lasai agertu den honi?
Iluntzean hori pentsatzen aurkitu nauzu
Bihar ere han egongo naizela jakinik
Maite ditut dagoeneko
Unibertsitateak osatzen duten pertsona ezin hobeak
Andoainen bizi den Lasartearra
Betikoa den Astigarraga
Irakasleen enpatia
Dekanotzaren jakinmina...
...Euria jadanik nire begietan
Kanpoan bezela...
...,Maite ditut
Baina, batez ere zu...
...Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)