IDATZIAK
2022 - 09 - 14
Hunkitzen nauen zerbaitek
Malkoz osatutako poz batera narama
Ezin hitzekin deskribatu
Gelakideekin sentitutako
Taupada bakoitza
Laguntzeko prest uneoro
Eta familia baten sentsazioa
Bihar ere haiekin egongo naizen
Emozioa
Arratsaldean bidexkara joan gara
Lasaitasuna dakarren lekua
Dena kontatu dizut
Gaur ere malkotan bueltatu naiz etxera
Mundu oso baten esperientzia
Egunerokotasunean bilakatuz
Denak egoera berdinean
Maitasunez ikasteko mesfida
Kolkoan gordeko dut
Ziurrenik esker osoa zor dizkiedala
Ni naizen bezalakoa onartzeagatik
Etxera itzuli garenean, maitea
Egunotan daraman esaldi batek
Negar egitera bultzatu nau
Esaldi bat, ez duena zentzurik, agian
Baina poema baten irakurritakoa da
-Afaria prest dago, -esan didazu, goxo-goxo
-Banoa, zerutxo -nire baitan, besterik gabe
Osteko laztanak
Irakurritako liburua gero
Ohea joaterakoan
Bota dut:
"...Altxatu naiz lasai egoteko..."
Ohean trostan gaudela
Enpatia osoz bilakatu dugu
Zentzugabekerietan zentzuena
Soilik, lo zaudenean
Zerbait esateko baimenduko naiz
Ausardia ezak erakutsi baitit
Sentsazio ustel horri
Kasurik ez egiten:
Aparta zara
(Eugeni Alzibar)