IDATZIAK
2022 - 10 - 01
Ur beroa ageri da jada gure dutxan
Eta elkarrekin bainatu gara, iluntzean
Larunbata izanik, etxean gaude
Gutxitan ateratzen baikara
Berandu den arte
Letra horretaz maitemindu nintzen
Zurekin egin nuen bezala
Lasaia zait hausnarketa hori
Eta pentsakor sentitzen naiz
Irakurtzen gaudela, afalostean
Irritxo bat atera zait
Hitzak aztertzen nituen heinean
Nire baitan beti
Bihotzetik partekatzen dut izaera
Irriz, begiradaz, muxuz, laztanez...
...Baina sekula ez hitzez...
...Eta ez dut horrela ezer zor
Niganako mesfida horri
Etengabe besarkatzen nauena
Ostera zu laztanduz
Nire azalaren bitartez
Sakontasun osoz muxukatuz
Amodioa egiterainoko
Kontzertua osatuz
Sentsazio ezin hobeagoak
Elkarri helaraziz
Sekula bukatuko ez den
Beheko iturritxoa
Partekatuz
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)