IDATZIAK

2022 - 10 - 15

<< ATZERA

 

Erotuta nagoela jakin dudanean

Pozez txoratzen kantuka hasi naiz

Jendeak ez du ulertzen, baina

Enpatiaren funtsa baita erokeria

Norbere burua onartzeko arma ikaragarria

Haserre egon eta gero, edo pozik

Egoera gainditzeko jomuga

Umorearen erotasuna eta

Seriotasunaren mesfidatik

Onarpen bat bilatuko duzu


Guk ere hala jokatzen dugu

Orain asteburuak probestuz

Eta gainontzeko arratsaldeak

Hondartza inguratu dugu arratsean

Eta itasoak urrian gaudela aitortu dit

Denboraldi lasaia oraindik

Eginez egin

Baina dena bare dago

Sekula ahaztu gabeko egoerak

Zoriontsuena naizela ohartu naiz


Ilunabarraren egonak

Leihoak irekita edukitzeko esatean

Afaria prestatzen hasi zara

Izan ere, Lezoko batekin hizketan nago

Afaria prestatzen duzun heinean

Eskuzabala da bera

Eta batzuetan hamaiketakoa ematen dit


Harokoa denak ere laguntzen dit

Badakite ni hor nagoela

Eta beraien egunerokotasunean

Normalena bilakatu naiz hantza

Bilboko haize freskoa

Ondarruko kapitaina

Gasteizetik datozen algarak

Eta ni, zurea naizen bezala

Haiena naizela ematen du

Hori Ordiziako begiradaren pare

Edo Irunetik besarkatutakoa

Iruña ere ederra delarik

Maitasun baten getari


Ez dakit nola eskertu

Azpeitiako humiltasunari

Berak ere lagunduko didala

Oso ziur nago

Mallabia maiteak eskatu dit

Ez esateko ezer inori

Baina ez dut ezer entzun bere ahotik

Ez, maitea, ezin dut

Badakit jada malkotan nagoela

Baina ezin diot idazteari eutsi

Euri esker joaten naiz pozik

Eta irribarreari lekua uzteko

Seriotasunetik ere igaro behar da

Eta alderantziz


Soilik, zerbait esan nahiko nieke banan-banan

Ezer gehiago jaso gabe ere

Gauero-gauero zurekin

Egiten dudan bezala:


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)