IDATZIAK
2022 - 10 - 16
Eguna iratzarri denean
Loaren sakontasunetik bueltatu gara
Besarkatuta geunden
Eta egote hutsaren onarpenaz
Ohartu naiz
Ezin baitut beste ezer pentsatu
Parean dudan zoriona baino
Ez dago presarik
Muxuak dira bertako erlojuaren orratzak
Maite zaitudan heinean
Itxaroten dut gainontzekoa
Bizitza biziz
Egoerak hausnartuz gero
Bilakatuko naiz ero
Ea zer gertatzen zaizun
Galdetuko nion bati gustura
Horixe egin baitzuten nirekin
Laguntzarik behar?
Munduko gauzarik normalena
Hori baita gizakiok eduki
Behar genukeen
Lehenbiziko eginkizuna
Hau guztia ez diogu elkarri esaten
Horixe berak elkartu gintuelako
Pertsona baten menpekotasuna
Edozein altxor izan daiteke
Mundu honetan, eroa ez dena
Erotuak dituena baizik
Eromen enpatiko bat
Gaueko kontzertuan sortzen dugun bezala
Erotuta nago, gaude
Eta horrek gainontzekoak ulertzen
Laguntzen dit
Erotasuna tabu bat ez delako
Seriotasunarekin sexua egiten duenarekin baita
Horregatik umorearen jaiotza ospatzen dute
Guk behingoz ulertu dezagun
Muxuak, laztanak, oihuak...
Hori konturatuarazten didate
Ostean gehien behar duenari
Ahalik eta hoberen ulertzeko
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)