IDATZIAK
2022 - 10 - 17
Gelan dagoen batek
Bazkaria ematen hasi zait
Ostera laguntza handitu dena
Lau ginen, eta bosgarrena ezin omen da etorri
Baina berdin du
Gaur dena oso ondo joan baita
Eta haiei zor diet esker ona
Jonek azaleratu didan irakaspena
Karmenen errealitatetik jaio da
Peioren bihotz ederrean nabigatuz
Taxixera eraman naute
Eta ez zaie inporta
Bat gehiago sentiarazten didate uneoro
Eta hori ez dit inortxok ere ostuko
Ederra da ilunabar batean
Zu begiratzea
Muxukatzen zaitut eta
Haiek direla nire irriaren zergatia
Liluraz esan didazu
Gustura nago
Ez zara jeloskor jartzen
Maite ditudalako
Gauean kontzertua emango dugu
Ohean zehar jolasten gabiltzala
Elkarri emandako muxuak
Mundu osoan josiz
Baina oraingoan, guztiz hunkituta
Gau honetan bi herriak batuz
Maitasunaren erreinua bertan sortuz
Zizur Nagusia eta Aramaio
Betirako mirestuz
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)