IDATZIAK
2022 - 10 - 20
Hitz berri hori entzun dudanea
Bertako batek botata utzi dit zentzu batean
Zer esan zuen galdetu nion mundua gehiago ulertzeko
Eta gaur nolabait esan dit
Nitaz ez duela ezer jakin nahi
Eta bakean lagatzeko
Sentsazioa jada ez da berdina
Bost axola zer pentsatzen duten nitaz
Ez naizela euren lekuan jartzen...
Gazteak garen arren,
Oso ondo antzematen da generazio
Ezberdinekoak garela
Lasa batetik agertu da bonbero ideia
Umorearen zentzuarekin gainditutako egoera
Eta ez sinetsi arren ni, hori baino gehiago naiz
Zentzugabekerien ulerkortasunean
Oinarrituko ditut zentzunik eroenak
Inola ere irentsitako indarra
Orain zu gozatu nahi zaitudana
Hodeiak dauden heinean
Herrixka deitutako kaleetatik
Horrela batailatu genion eta
Alde zahar maiteari
Unibertsitatean igarotako dena
Kontatzen dizut
Maitasunez beti ere, serio ala irriz
Baina beti umorez
Seriotasunaren umorea baita
Mundu kutre eta eder honetan
Denoi falta zaiguna
Beti esango dut zurea naizela
Nahi dudalako eta
Nirea ere banaizelako
Ohean gaudenean esna gelditzen naiz
Inguratzen nauen zoriontasunaz
Maitatzen naizena naizelako
Horregatik maite zaitut, nauzu
Zu ere halakoa baitzara
Baina ez berdina
Ez zara ni bezalakoa
Ez dituzu ezaugarri berberak
Gauza horiengatik...
...Zoragarria zara
Eta betirako...
...Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)