IDATZIAK

2022 - 10 - 27


Bertan egon nintzenean

Mundu osoko gaitzak lasai zeudela zirudien

Orduan jabetu nintzen ene ausardia

Gordeta nuela nolabait

"Sesenta y seis" esaten genuen euskaraz ere

Nahiz eta jakin taberna horren itzulpena

Baina horrela goxoagoa baitzen

Bi hizkuntzak senidekotzat

Izan ditut eta


Kezka bat dut gaurkoan

Eta Tolosatik datorrela oso ziur nago

Jada galdua dudan amatxok

Erakutsi baitzidan

Nagusiki umeek izan behar zirela zoriontsu

Ez zidan hori esaten

Baina bere jarrera maitagarrian antzematen nuen

Bizilagunaren alaba eskolara eraman

Eta familia hartako jaioberria zaintzen zuenean.


Umeak edota jaioberriak

Barneko mugimenduaren zergatiak dira

Antropologia bat osatzen dugun

Gizakiaren esperientziatik

Jaioberriak tokatu behar zaion

Egoerari aurre egin behar dio

Bakoitzari egokitu zaion garaiak

Eta niretzako beraiek dira, bai

Mundu honetan indar gehiena duten

Gizaki zoragarriak, baina...


...Etorri zara jada

Kirola egitetik...


...Baina zer dago horren atzean

Nola hartzen du inkonstzienteki

Ume batek tokatu zaion egoera antropologikoa?

Lekua, garaia, kultura...

Eta ni negarrez dagoeneko


-Zer gertatzen da, maitea? -Esaten didazu

-Ez dakit nire egonezina nola azaldu -Malkotan, zelan adierazi jakin barik


Kontatu dizut, azkenean

Eta esan didazu gaurko kontzertuan

Izango genukeen

Horietako altxor bat sortzea

Izango dela gure jolasa

Elkar muxukatuz, laztanduz

Eta nire amak betirako

Esango zuen bezala

Elkar maitatuz

Zainduz

Gozamenak sortuz


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)