IDATZIAK
2022 - 11 - 09
Uste nuen ezin zela norberarengan gehiago sinestu
Berekoitasun batera eramaten zintuela
Munduan zu bakarrik zinela
Eta oker nengoen
Norbere burua maitatzeko onartu behar zara
Txiki-txikitatik ez dut inongo arazorik izan
Eta jendeak zu maitatzea nahi baduzu,
Hasi zaitez maitatzen zaren hori
Hasetu zure izaera, emozioak, oihukatu,
Jo pareta, negar egin, muxukatu zaitez...
Ostera eman dezakezuna beteagoa
Izango baita
Hipokrita hitza erabili zuenak
Nabaria da nitaz ez dakiela ezer
Ni berataz bezala
Kontzeptuak garatuz aspergarria zaigu
Indartsua izan nahi dugulako
Eta sekula ez da nigan biktimizaziorik egon
Kasu horretan ez, nire aldetik behintzat.
-Eta zein da beraien irtenbidea, maitea? -esaten didazu
-Hiztegira jo eta eskuak garbitzera -esaten dizut, ia malkotan.
Malkotan, bai
Hitz horren ikuspuntua itsutuz
Kutsidazurena hor nonbait joan da
Asko lagundu zidan horrek
Gaixotzen nintzenero
Baina badago oso ondo dakidan zerbait...
...Esaten duzunaren guztiaren gainetik,
Merezi ez dituzun hitzak baino gehiago
Balio osokoa izango zarela
Zure erabakien erregea izateaz gain,
Zure buruaren jabe izango zara
Eta hor bai, ezin diozula inori errurik bota
Bakarrik egon arren
Botere horren ikasketa itzela
Zurea soilik baita
Aske sentitu, aske izateko
Mundu zoro hontan
Zoro ederrena naizelako.
Erotasunak enpatia dakarrelako
Maite gara, zaitut eta nauzu
Baina beti
Horren atzetik formulatu gabeko
Teoria ikusezinena agertuko da:
Maite naiz
Maite zara
Maite nauzu...
...Euria lehioari joka...
...Eta maite zaitut
(Eugeni Alzibar)