IDATZIAK
2023 - 01 - 08
<< ATZERA
Bakarrik nagoela ohartu naiz une batez
Lasai sentitzearen mesfida
inguratzen nauena biluzik pentsatzera narama
Zoriontsua naizenaren arrazoia
Ikasten dudanaren menpe
Ostera pasioa gehituz
Zu besarkatzeko asmoz
Ilun da jada kalea
Horrela egiten nuen berba txikitan
Non orain Tolosa
Gasteizko sorotan maite dudan
Zuganako maitasuna islatuz
Afaria prestatzen zaude
Apunteekin bukatzen ari naizen bitartean
Gauean izan ohi da
Gugan sortutako amodioa
Maitasuna adieraziz, ohean
Inongo lotsa barik
Muxuka, hitzez hitz, laztanez josia
Hori da egun batean amestu nuen
Ilargi bete hura
Baina soilik zu irudikatuz
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)