IDATZIAK
2023 - 01 - 09
Oharkabean dena lasai badago
Siestan zaudelako izango da
Ez naiz etzan gaurkoan ere
Filosofiari bakean uzteko esan didazu, trankil
Eta zure atsekabea sentitu dut
Ez da nerekoikeria
Bigarren aukera bat eman dit irakasleak
Eta dena goxotasunez antolatu dute
Nire beharretara
Badakite nolakoa naizen
Eta zer behar dudan
Dena ondo joango delaren
Sentsazioa baitut
Soilik Aristoteles eta Humenek
Hala nahi izatekotan
Horregatik idazten ditut lerro hauek
Baikortasuna dut hizpide
Non irudikapen bat agertzen den
Ostera saltoka egongo garela esanez
Azterketak ederrak izan baitazteke
Zuk indarra eta poza jarriz gero
Askotan, ikasteaz gain
Hoberena ondo pasatzera joatea da
Egun desberdin bat
Gu dakiguna ikusteko merezi duena
Eta zerbait okertzen bada
Maitatu ekaina
Bera beti egongo baita
Bigarren aukera hori emateko prest
Bitartean,
Gauero zure besotan lokartuko naiz
Hau guztiak egun bakoitzak
Bere garrantzia errespetatzera narama
Merezimendu osoz egiten dugun heinean
Loak hartu arte
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)