IDATZIAK

2023 - 01 - 22

<< ATZERA

 

Egoera zorrotzak inguruan dantza dabiltzatenean

Zer egin jakin ezinik gelditzen naiz

Sekula ez dakigu benetan zer jazoko den

Inor ez baita mundu honetan

Inongo perfekzioetara ailegatzen dena

Baina bai, ba banaiz

Errealitate baten aurrean

Uneoro ikasten saiatzen dena


Iluntzean jabetu naiz

Zein ederra den gu lotzen gaituena, maitea

Zure begirada hori, ematen garen muxuek...

Denak altxor ikaragarriak dira

Horiek zainduz eta elkar maitatuz

Uxatu ohi ditut ene atsekabe guztiak

Arestian esan baititazu behin ere

Zure umetxoa naizela


Euskal Herri osoko mendi guztietan

Esan zidan aspaldi hango bele batek

Itsasoa laino badago

Itsasertzeko kaian aurkituko zaitut

Nire barrenetik zehar zabiltzala

Zurean sartzen nauzu, goxo-goxo

Jarraian muxuez jositako

Lo eder batean sakondu gaitezen

Eta ez dugu parekorik, ez

Soilik kale txikiak hor mantenduz

Bihar ere hara joango garela jakinik

Ezer planeatu barik

Ametsen bidez sortutako irudi erreala

Gu ohean besarkaturik gaudela


Maite zaitut


(Eugeni Alzibar)