IDATZIAK
2023 - 03 - 22
Handik itzuli garenean
Suposatzen da gaua dela jadanik
Merezimendu osoa baino ez dute
Bihotzean elkartu zaituztedan hainbat altxor
Urretxukoa zaren heinean
Zu ere animatu zara nik osatutako
Topaketa maitagarri batera
Izan ere, itzulpenak egiteko bidaltzen zidanak
Poentsamendutik du Historia
Eta oso maite gara elkar
"...Zutitu, be(g)itu begietara
Kemena eta itxaropena…"
Gidatzen, serio
Baina denok hunkituta
Dagokion bidea hartuz
Mintegia uzten dit
Ostegun arratsaldero
Oso ondo zaintzen bainau
Zarauztarra ere han egon da
Bihar berak emango dit bazkaltzen
Pentsamenduarena bulegoan dagoen bitartean
Ostean, hiruok joango baikara
Hitzaldi zoragarri batera
Beste une batez
Lasaitasuna ageri da
Errepidea luzea denez
Hainbat talde entzuteko
Aukera izan dugu
"...Askeak sentitu, bizitzak berdindu
Nire nahi eta guztion mesedetan
Beste ezer ez dut nahi…"
Bakoitzak berea hausnartuz
Baina, badakizu zer?
Elkarrekin gaude
Etxera iristean ere
Zera entzun dugu:
"...Ene gogozko egunsentian…"
Aafalostean etorri dira muxuak
Laztanez laztan, barrura sartuz
Apurka-apurka
Irritxoak dantzan dabiltza
Beste azalean mihiaz margotuz
Zaldiak dira
Mugimendu osoaren irudia
Non gaueko kontzertu batean
Oihutxoek zuzentzen duten
Iturriren bat jada
Gozamenez dagoelarik
Lo goxo baten murgilduz
Besarkatuta gaudelarik
Xuxurlatuko dizut:
Maite zaitut
(Eugeni Alzibar)